euskara   ·   castellano  
 
     
 

Berriak

2007.06.09
ITZULI EAE-ANVri DAGOKION ZINEGOTZIA
Ekainaren 9an PPren egoitzaren aurrean egindako kontzentrazioa, EAE-ANVri kendutako zinegotzia itzultzeko aldarrikatzeko.




M27 - Gasteizko EAE-ANVren udal hauteskundeetarako hautagai zerrendaren papeleta
Maiatzaren 27ko udal eta foru hauteskundeetako EAE-ANVren propaganda eta Gasteizko hautagai zerrendaren papeleta. Irudietan klik eginez jaitsi dezakezu, eta inprimatu. Batzar Nagusietrako hauteskundeetarako hautagai zerrendaren papeleta hauteskunde egunean bertan boto emateko ikastetxean bertan hartu ahal izango duzu.



2007.04.01
BADATOR UDABERRIA, BADATOR EUSKAL HERRI BERRIA
Grisa Zerikusia du beharbada Alfredo Donnayren abesti ezagun batek, Gasteizko plazak eta lorategiak hizpide dituen horrek, alegia. Zalantzarik gabe, zerikusia du eskolan ondo gaztetatik erredakzioak egiten hasi ginenean behin baino gehiagotan Gasteizko parkeak eta lorategiak izan nituela gai, eta seguruenik maiatzero Ama Birjinari kantatzen genion .Venid y vamos todos...., eta jarraian nik ulertzen nuen ....con flores amarillas...., horregatik iruditzen zitzaidan ....que madre nuestra es. bukaerak ez zuela zentzu handirik. Orain badakit oker nengoela, nahiz eta, egia esateko, zentzu handirik topatu gabe segitzen dudan. Nolanahi ere, umetako Gasteiz hura, loretsua barik, grisa da nire gogoan. Gris eta itogarria. Eskola zapaltzaile hura, errezoak, igandeetako gorbata gomaduna... Baina aldi berean hirixka hurbila begitantzen zitzaidan. Hala sumatzen baitut hiri hartako bizilagunen arteko harremana auzoan, lantegian, etxean; bazegoen halako elkartasuna eguneroko bizitzan, gauza txikietan.

Gasteizko Udal Egitaraua (2.9MB)




Apirilaren 4tik 20ra DENOK SINATZERA!!
Hauteskundeetan present egoteko Ezker Abertzalearen borondatea ezbairik gabea da, zeharo irmoa. Formula ezberdinak daude horretarako, horien artean hautesleen elkarteren batek bultzatuko lukeen kandidatura bat aurkeztearen aukera dugu. Baina horretarako 4.000 bat sinadura jaso behar ditugu Gasteizen, notaritzetan eta udaletxean jaso ere. Azken honetarako zuen sinadurak dira hori posiblea izan dadin ezinbestekoak direnak.



2006.12.19
IV Jardunaldien akta
Hona hemen "Gasteiz 2003/20007" idazlanaren inguruan burutu genuen eztabaidan agerturiko ekarriak

  2006.12.02ko IV Jardunaldien akta



2006.11.24
Gasteiz 2011: Zurekin erronka bat partekatu nahi dugu (Dokumentazioa)
Egun bakoitzarekin batera gure begien aurrean hiri desberdin bana zabaltzen da. Hamarkadetan izandako hiri koxkor harekin zer ikusirik ez duen Gasteiz berria. Onerako zein txarrerako, Gasteizen bizi garenok gero eta gutxiago elkar ezagutzen dugu eta ez dirudi guztiok auzokide ginenez geroztik hainbeste denbora igaro denik.

  2011 Gasteiz: Zurekin erronka bat partekatu nahi dugu



2006.11.24
Gasteiz 2006: Azken udal urtearen balantzea (Dokumentazioa)
Ondoko lerroek helburu behinena dute: joan den urtean -iazko abendutik eta oraintsu arte, alegia- Gasteizeko udal bizitzaren nondik norako nagusiak aztertzea. Horrekin batera, eta ondorio nagusi gisan, hiria zein egoeratan dagoen ere azalduko dugu. Eta onartu behar da ongi zegokeela azken lau urteotako ibilbide osoaren ikuspegi erretrospektiboa jasotzea, baina ez dugu horrelakorik egin, lana nekosoegia aterako bailitzateke eta egungo argazkiak ederki laburtzen baitu lau urteotan gertaturikoa.

  2006 Gasteiz: Azken udal urtearen balantzea



hurrengoak »

 
         
GASTEIZ IZAN. Izan ginelako. Garelako. Izango garelako. Gasteiz izan ginen. Gasteiz gara. Gasteizen izango gara.
Colá y Goiti kalea, 5 - Tel/Fax: 945122161 - info@gasteizizan.org